Nondik dator Transfeminismoa?
Gaur egungo egoera ulertzeko, lehenbizi, argi izan behar dugu korronte transfeministak feminismoaren subjektuak zabaldu egiten dituela, eta zisheteropatriarkatuak zapaldutako beste pertsona batzuk ere hartzen dituela; ez baitute nahitaez emakume izan behar. Mugimendu honen arabera, generoaren kontzeptua opresio-mekanismo gisa erabiltzen den eraikuntza da.
Halaber, uste dugu generoa botere-sistema bat dela, gorputzak gizarte-ordena jakin batera egokitzeko mugatzen duena.
Transfeministek espero dute beren esperientziak feminismoaren parte gisa onartzea; muturreko mugimendu feministarekiko eztabaida nagusietako bat da. Hala ere, feminismoak eta transfeminismoak genero-rol tradizionalak askatzea defendatzen dute, eta, aldi berean, biologia deterministaren aurka borrokatzen dute. Sareko mugimendu hori subjektu feminizatuen nekropolitikaren aurrean sortzen da: genero, migrazio, mestizaje, zaurgarritasun, arraza, kolonialismoa eta klaseko igarotze-egoerak zeharkakotzat hartzen dituzte. Indarkeria zisheteropatriarkal eta arrazistaren aurrean, aliantza burujabetzaileak egiteko. Mugimendu horiek neoliberalismotik (genero-politika biologizistak edo zis-emakumeen politikak) kanpo edo mugatuta geratzen diren praktikak eta subjektu guztiei diskurtso-eremuak irekitzeko sortu ziren. Transfeminismoaren helburu nagusia mugimendu feminista hegemonikoak birpolitizatzea eta feminismoaren jatorrira bueltatzen da. Transfeminismotik autokritika egitera deitzen da, feminismoaren subjektu gisa, "emakume onargarriaren" definizio sozialetik kanpo daudenentzat: pobreak direnak, lesbianak, beltzak, helduak, transak, mendebaldeko kanon estetikoan parte hartzen ez dutenak, dibertsitate funtzionala dutenak, errefuxiatuak, migratzaileak, agiririk gabeko hizkuntzak direnak, etab. Hau da, subjektibotasun gabezia horiek guztiak. Zeharkatzen dituzten indarkerien ondorioz, globalizazioak eragindako ondorio fisiko, psikologiko eta gorputz feminizatuetan ondorio bortitzak ditu. Feminismo honek kritika erradikalena egiten dio genero bitarrari: queer teoria. Honen arabera, bai generoa zein sexu biologikotzat hartzen dena, pertsonen eraikuntza soziala da. Ondorioz, femeninoari loturiko ezaugarri fisikoak dituzten pertsonak jada ez dira feminismoaren subjektu bakarrak, eta, gutxiengoak ere feminismoa erabiltzen hasiko dira ahalduntzeko. Honen barruan, tradiziotik urrun, generoa modu ezberdinean bizitzen duten pertsonek, eta hori dela eta, diskriminazioa jasaten dutenek ere barne hartzen dira, adibidez; trans pertsonak, genderfluid.. Horregatik, feminismo honetan, sexu biologikoa ez da irizpide jakiteko zein den jazartua eta zein ez. Gainera, erlijioa eta arraza kontuan hartzen hasten da, jakinik hauek ere identitate bat sortzen dutela. Feminismo erradikala 60. Hamarkadan sortutako feminismoa zen eta liberala baina haratago joaten zen. Feminismo erradikalak ondorioztatu zuen opresio guztien iturria sexu-genero dikotomian oinarritzen zela. Feminismo erradikalak botere harremanak aztertzen zituen batez ere, esfera pribatukoak kontuan hartzen ziren. Hemendik dator "pertsonala politikoa da" leloa. Feminismo honek kultura, hezkuntza, sexualitatea, pornografia eta prostituzioa aztertzen ditu. Horretaz gain ikerketa sakonak egiten ditu "kosifikazio" sexuala, bortxaketa kultura eta boterean oinarritutako sexu-harremanak. Feminismo erradikala askatasun sexualaren alde dago, non merkatuko arauak zein botere legeek bitartekari ez direnean. Feminismo hau *radfem bezala ere ezagutzen da. Hemendik bi korronte sortu dira eta horietako bat *terf dugu. Mugimendu hau, jende klasista eta eskuin kontserbadoreen artean 70. hamarkadan sortu zen. Feminismoaren barruan sartu zen eta kolektibotik emakume transak kanporatu zituzten. Korronte honen ikuspegiaren arabera, emakumea bere ugaltze-gaitasunarengatik ustiatua denez, emakumeak soilik umeak izateko gaitasuna duten pertsonak dira, bagina eta umetokia dutenak . Eta hau mugimendu berria dela pentsatzen dugun arren, 70 hamarkadatik sortutako eztabaida da. Hauen ustez, emakume transak patriarkatuaren parte dira pribilegiodun gizon direlako, edo, izan direlako eta feminismoa hondatzeko helburua dute.