LGBTI+ HISTORIA
LGTBIQ+ mugimendua ezin da ulertu Stonewalleko gatazkak aipatu ezean. Badira 50 urte hauek gertatu zirela eta gertakari honek Nazioarteko Harrotasunaren Egunari hasiera eman zion1966an.

Stonewall jatetxe zena, mafiako talde batek hartu zuen jabetzan. Hau edari lokal pribatu gisa ireki zuten gayentzat, poliziaren konplizitatearekin diru truke. Bertako zerbitzariak drag queenak ziren. Argi kodeen bitartez, poliziak etortzekotan ziren edo ez ohartarazten zieten bezeroei. Hauek, pertsona trans, trabesti, beltzak, sexu-langile gazteak ziren. Gehienak etxetik kaleratuak izan ziren nerabezaroan beraien bizimoduagatik.
Stonewalleko lokalean, espero gabean polizia federala sartu zen bezeroei dokumentazioa eskatuz. Normalean polizia joan aurretik abisu bat jasotzen bait zuten. Polizia bat Silviagana gerturatu zen emakume ala gizon zen galdetuz. Honek haserre, ia polizia erasotu zuen baina bikotekideak gelditu zuen. Azkenik, poliziak Silvia indarrez eraman zuen kanpora. Beste emakume batzuk atxilotuak izan ziren legez, haien generoari zegozkion hiru janzki ez eramateagatik.
Silvia Rivera 18 urteko puertorricoar eta venezuelarra sexu langilea zen, baina hau hornitzaile moduan lan egiteko utzi zuen. Berarentzat lan hau ona zen, bere nagusiak makilatzea uzten bait zion eta horrek ondo sentiarazten bait zuen. Sarekada honetan, bezero asko atxilotuak izan zirela ikustean, besteek objektuak jaurtitzen hasi ziren. Polizia ez zegoen honetara ohitua, normalean jendea isilik mantentzen zen: honetan berriz, jendeak errepresioari erantzun zion. Ordu askoz, kolpe asko egon ziren bi aldeetatik eta jende asko atxilotua izan zen. Hurrengo egunean gatazkak errepikatu ziren eta askoz ere jendetsuagoak izan ziren. Polizia ere, askoz bortitzagoa izan zen manifestzaileekin. Hurrengo bi egunetan berriz, euria zela eta, lasaiak izan ziren eta hauek kolektiboa antolatzeko erabili zituzten. Asteazken gauean, berriz ere, gatazkak eman zirenean aldaketa begi-bistakoa zen: zerbait aldatzen hasia zen. Mobilizazio hauek oso garrantzitsuak izan ziren, izan ere eskubideen aldeko lehen borroka jendetsuena eta ausartena izan bait zen. Ordurarte ezkutuan egiten zena, kalera irten bait zen Egun hau erreferentziatzat hartuta Nazioarteko Harrotasun Eguna ospatzen da baina hau gehienetan gay kolektiboari esleitzen zaion ospakizuna da, kolektibo osoko borroka bada ere.

ESPAINIAKO EGOERA
1970an Espainiako askatasun homosexualerako mugimendua sortu zen Bartzelonan. Estatuko lehen elkartea izan zen hauen eskubideen alde borrokatzen zuena. Urte horretan bertan, arriskugarritasuna eta birgaitze sozialaren legea onartu zen eta honen arabera, bost urteko zigorra zuten kartzelatan edo psikiatrikoan. 1977an berriz, Espainiako lehen manifestaldi homosexuala izan zen ekainaren 26an. Bartzelonan 5.000 pertsona inguru bildu ziren eta manifestaldia gogorki erreprimitua izan zen poliziaren aldetik, hau oraindik ilegala bait zen.

1979an praktika homosexualak despenalizatu zituzten. 1990an OMEko gaixotasun mentaleko zerrendatik kendu zuten. Eta 2005ean, sexu berdineko ezkontzak legeztatu ziren.
2011eko martxoaren 21ean Ciudadelako parkean historian zehar errepesaliak jasandako gay, lesbianen eta trans pertsonen oroimenean monumentu bat jarri zuten.