TRANSFOBIA IZKUTUA

Azken egunetan, komunikabide ezberdinen bidez hainbat gertakari transfoboen berri izan dugu. Bai pedagogia faltarengatik, bai ezjakintasunagatik edo polemika sortu nahiagatik. Baina askotan, hau lortzeko bidean, ez dira kontziente komunikabideek duten papera eta ardura kontuan izanik, estereotipoak zabaltzen jarraitzen dutela eta ondorioz, kolektiboari kalte handia egiten diotela.

Adibidez, "La que se avecina" edo "Paquita Salas" telesailetan, gizon zis bat dugu emakume trans baten papera egiten. Honek, emakume trans izatearen ideia, emakumez janzten den gizon bat izan behar denaren ideia iraunarazten du. Eta horren gainean dauden estereotipoak helarazten ditu.

Honetaz gain, Lucia Etxebarriak twitt batean zalantzan jartzen du emakume trans bat hormonatzen eta ebakuntzarik egin ez duena, benetan emakumea ote den. Ildo beretik, "Salvame" programan, Canales Rivera toreroak bere bizitzako pasarte bat kontatu zuen non emakume trans batekin harreman sexual batetara iristerako orduan iruzur egin baliote bezala sentitu zen. Guzti hau, emakumeak aldez aurretik zakila zuela ez aipatu izanagatik. Gainera, emakumeari honakoa esan zion: ez dut ezer nahi trabesti batekin. Pertsona horrek ez du bere genitalei buruz ezer aipatzeko betebeharra. Akaso emakume bati bularra zenbatekoa duen edo gizon bati zakilak zenbat neurtzen dion galdetzen diogu harreman sexualak izan baño lehen? Hau guztia, zis-norma batetik ulertzen da, bestela, zergatik emakume honek informazio hori eman beharra dauka?

Hau ikaragarria bada ere, berak aipatuta, birjintasuna emakume trans batekin galdu zuela aipatu zuen. Bere esanetan, era honetara, naturalizatu nahi izan zuen, baina lortzen duen bakarra bere burua agerian uztea da. Hau ez da naturalizatzea, hau transfobia da.

Programa honetan, Salvame-n, polemika honi eman zitzaion trataera oso desegokia izan zen. Komunikabideen eginkizuna, ezagupenetik eta egiazko informaziotik, lan pedagogikoa egitea da. Modu horretan, mezu transfobo horiek arroztuz eta gizartean eredu egokiak zabaldu. Programa guztian zehar, partaide guztiek trabestiei buruz hitz egiten dute ezezagutza azalaraziz.

Komunikabideen betebeharra informazioa helaraztea da adituen bitartez, batez ere, gai zehatz batzuetan. Era berean, trans gaiaren inguruko gaien desinformazioa erabatekoa da. Eta ikusitako moduan, inork ez du inolako informaziorik, ez jakintzarik, ezta inolako enpatiarik ere.

Diskurtso transfoboa duten pertsonak ez lukete komunikabideetan egon beharko. Informazio egokia ez emateaz gain, manipulatua ere bada helburu zehatz batzuetara bideratua. Ez da ezjakintasun soila, sistema jendea alienatzen saiatzen da eta zenbait esparrutan lortzen ari da. Guztia, jomuga ekonomiko-politiko-sozial konkretu batekin.

Sistema bitar batean dago oinarrituta, ondorioz, honen inguruko ezagutza faltatuz. Genero identitatea, sexu identitatearekin nahastu ohi dugu eta batzuetan, harremana dutela pentsatu.

Honetaz gain, genero adierazpena ere aurreko bi kontzeptuekin lotzen dugu eta argi izan behar duguna zera da: kontzeptu bakoitzak errealitate ezberdin bat islatzen duela eta ez duela zertan loturarik izan. Sexua eta generoa gauza bera dela pentsatzen dugu eta horrek, aurrez aipaturiko guztira eramaten gaitu.

Komunikabideak gizartearen errepresentazio eta islada diren aldetik, funtsezkoa da gai formakuntza esplizitua izatea eta hizkuntza egokia erabiltzea gai guzti hauekiko.

Era berean, arlo sozialean garrantzitsua da arlo sozialen inguruko hezkuntza zein formazioa izatea. Orokorrean, bestelako formakuntzei garrantzia ematen diegun bezala, honek birebizikoa du. Hitzek errealitate bat sortzen dute, horregatik da hain garrantzitsua hizkuntza egoki bat erabiltzea. Zerbaitek ez badu izena, ez da existitzen eta ondorioz, errealitate batzuk nahasten eta baztertzen ditugu. Komunikabideen aldetik hizkuntza ez sexista eta inklusiboa erabiltzea derrigorrezkoa da gizartearen eraikuntza justu eta parekide batetarako.

Esandako guztia, patriarkatuaren eraginez, emakumeek jasaten duten genero indarkerian ere zuzeneko eragina du. Albiste bat ematerako garaian, komunikabideek sentsazionalismoa ekidin behar dute, eta baliabideei buruz aritu era pedagogiko batean.

Komunikabideez gain, sare sozialek batez ere gazteengan duten eragina izugarrizkoa da. Hemen ikusten duten edukia, nerabeengan rol eta estereotipoak indartzea ekartzen dute. Horregatik uste dugu, oso garrantzitsua dela igotzen den argitalpenak iragazki batetik pasatu beharko lukete. Agertzen diren irudiak irrealak izateaz gain, estereotipatuak dira eta adin honetan erabat influentziagarriak dira honek dakarren arriskuarekin. Ez dute iragazteko gaitasunak eta eredu horretara iritsi beharrean sentitzen dira. Guzti hau dela eta, gizarteak atzerapausoa eman duela pentsatzen dugu, bizitza irreal batean bizi dira guztiz.

Gizarteak hezkuntza sistema berri bat behar du, non pedagogia transfeminista lantzen den esparru guztietan. Horretaz gain, adimen emozionalen kudeaketarako derrigorrezko gaia izan beharko luke eskoletan. Hain garrantzitsua da adimen emozionala lantzea txikitatik... sikologo bat egotea funtsezkoa izan beharko luke. Hau dena tabu bat izatetik, normalizazio batetara eramango luke gizartea tabu edo etiketatik at.

Sistema kapitalista aldatu edo bukatu ezean, ezin izango dugu honekin bukatu.

Dena aurrera eraman ahal izateko, alderdi politikoen agendan sartu beharko litzateke eta gai honen benetako ardura hartzeaz gain, legeetan islatu beharko litzateke aplikazioa zainduz.

Garbi dagoena da, berdintasunaren alde lana egitea, guztion alde lan egitea dela.


¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar